Zabaleta sukarrarekin

Guaixe 2014ko otsailaren 6a

Sakandarrek garaipen polita lortu zuen Aimar Olaizola eta Beginoren kontra.
Ezkurdia bakarrik bertaratu zen Arrigorriagako material aukeraketara

Asteazkenean material aukeraketa egin zuten, Arrigorriagan, Urrutikoetxea-Beroizek eta Joseba Ezkurdiak. Jose Javier Zabaleta ez zen aukeraketan egon, sukarra zuelako, dezima gutxi batzuk, baina ez du aparteko arazorik izanen partida jokatzeko. Ezkurdiak aipatu zuen 2 puntu dituztela eta txapelketan aukerak izaten jarraitzeko irabazi beharrean daudela, 5 biko baitaude berdinduta 3 punturekin. Ea sakandarren bolada onak jarraitzen duen.