Gaztainondoen etorkizunaz mahainguruan

Guaixe 2014ko otsailaren 7a

Gaur, 18:30ean, Bakaikuko udaletxean

Garai batean aparteko garrantzia izan zuen gaztainak bakaikuarren bizitzan. Gaztaina mozte eguna ospatu izan zen pasa den mendeko 60ko hamarkadara arte. Familia bakoitzak hainbat gaztainondo zituen. Egun bat zehazten zuten Bakaikun gaztainak hartzeko.

Kultura Batzordeak azken urteetan Gaztaina biltze eguna berreskuratu du. Horietan parte hartu duten bakaikuarrek bertatik bertara ikusi dute gaztainondoak gaixo daudela. Eta hainbat galdera sortu ziren: zergatik gaixotu ziren? Sendatzerik dute? Berriak landatu edo zaharrak kimatu? Nola eta non egin?

Galdera horiei guztiei erantzuna opatu nahi dute Kultura Batzordeko kideek eta, horrela, “basoan nola esku hartu zehazten hasi”. Baina horretarako “herri jakintza aberastea garrantzitsua” dela iritzita gaurko mahainguruan bakaikuarrak parte hartzera gonbidatu dituzte. Gaztainondoen gaitzen nondik norakoak ezagutzera emateko Berako baso ingeniari bat etorriko da ere.