Euskaraz irakurtzeko ohitura indartzea eta irakurritakoaren gainean beste herritar batzuekin hizketatzeko asmoz sortu da ikasturte honetan Etxarri Aranatzen Irakurketa Taldea. Bi hileroko hitzordua jarrita dute. hala, aurreko astean Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburua izan zuten hizketa-gai taldean. Hurrengo hitzordua Andu Lertxundiren Zoaz infernura laztana liburuaren inguruan hitz egiteko jarri dute. Martxoaren 13an izanen da, osteguna, 19:00etatik 20:30era, Victoriano Huizi udal liburutegian. Han bertan eman daiteke izena.
Taldearen irakurketa plana
Martxoaren 13an, Zoaz infernura, laztana, Andu Lertxundi.
Maiatzaren 8an, Ezinezko maletak, Juanjo Olasagarre.
Garagarrilaren 26an, erabaki gabe (Durangoko azokako berriren bat).