Santa Ageda ospakizunak direla eta, asteburu honetan ez da Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketarik eta I. Sakanako Saskibaloi Topaketarik jokatuko. Otsailaren 16an jokatuko da hurrengo jardunaldia.
Bestetik, Futsal Sakana Sakanako Areto Futbol Txapelketan ere asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko. Hurrengo asteburura atzeratu dute dena.