Presoen sakabanaketa eta Bellonen heriotzaren salaketa kalean

Guaixe 2014ko otsailaren 7a

Arkaitz Bellon euskal preso politikoa Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxeko ziegan hilik agertu zen asteazkenean. Hainbat gizarte eragilek Bellonen heriotzaren “erantzule zuzenak” sakabanaketa eta salbuespeneko espetxe politika direla esan dute. Haiekin bukatzeko garaia dela esan dute, euskal presoek egoera bidegabeak bizi dituztela nabarmendu dute. Politika horiei eustea “zentzugabea eta onartezina” dela gaineratu dute.

Salbuespen neurriekin bukatzeko mobilizazioak deitu zituzten hainbat alderdik, sindikatuk eta eragilek. Deialdiari erantzunez atzo Sakanan kontzentrazioak egin ziren. Irurtzunen Guardia Zibilak lau pertsona identifikatu eta Guardia Zibilak oztopoak jarri zituen. Altsasun 60tik gora pertsona bildu ziren.