Erregional mailan 19. jardunaldia jokatu zen. Lagun Artea B-k Kirol Sport hartu zuen Lakuntzan. Lehen zatian Kirol Sport nagusitu zen, baina Lagun Artea B aurreratu zen sailkapenean, penalty zalantzagarri bat sartu eta gero. Bigarren zatian Lagun Arteak dominatu zuen eta garaipena sendotzen saiatu zen, baina Kirol Sportek berdindu zuen eta partida bukatzear zegoela Kirol Sportek garaipenaren gola sartu zuen.
Donezteben jokatutako lehian bi talde oso gazte aritu ziren. Bi taldeek zuten guztia eman zuten eta partida oso lehiatu eta ikusgarria eskaini zuten, kiroltasunez betetakoa. Bi taldeak gola egiten saiatu ziren baina bi taldeek defentsa sendoa zuten, oso ongi presionatu zuten, eta partida husnako berdinketarekin despeditu zen. Puntu banaketa justua izan zen.
Bukatzeko, Ardoi B taldeak 2-1 irabazi zion Etxarri Aranatzi Zizurren. Haizeak gogor jo zuen eta futbolean jokatzea oso zaila izan zen El Pinarren. Ardoi partida hasi eta berehala aurreratu zen, eta atsedenaldia baino lehen bigarren gola sartu zuen. Bigarren zatia oso lehiatua izan zen eta nahiz eta Etxarriko Javierrek gola sartu, ez zen berdintzeko tarterik egon.
Sailkapen orokorrean Lekunberriko Beti Kozkorrek jarraitzen du lider (42 puntu). Lagun Artea B 5.a da (31 puntu), Altsasu 8.a da (26 puntu) eta Etxarri Aranatz 15.a (16 puntu).