Leitzako bardoak fin ibili ziren

Guaixe 2014ko otsailaren 10a

Bi taldeetako kideak elkarrekin.

Ostiralean jarri zen martxan Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimena. Eta lehen saioetako bat Sakanako Bizkorratxiko eta Leitzako Harrapazank taldeek Arbizun jokatukoa izan zen. Argi Bidea elkartea 90 bertsozalek bete egin zuten. Baina bertsolariak lanean entzun aurretik Erik musikari arbizuarraren doinuak izan ziren giroa berotu zutenak.

Bertso jardunari dagokionez, ordezkaria Jon Arratibelek aurkeztu zuen saioa. Josema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre sakandarrak eta Migel Mari Elosegi “Luze”, Iñigo Ibarra, Joanes Illarregi leitzarrak aritu ziren bertsotan. Azken hori 15 urterekin bikain moldatu zen. Guztien artean saio bizia eta umoretsua eskaini zuten, baina puntua, merezita Leitzara joan zen.

Sakandarrek asteburu honetan atseden hartuko dute. Hurrengo hitzordua otsailaren 23an izanen dute, igandean, 19:00etan. Igandez Miluzeko barañetak taldearen kontra neurtuko dira. Taldea Ander Baianok, Ander Perezek, Mintxo Astizek, Pablo Perezek, Edurne Erreak, Iker Mundiñanok osatzen dute.

Bestalde, Txantreako 12 obario eta 11 pedrada taldean dagoen Haizea Beruete bertsolari lakuntzar-sakandarrak ez zuen etxeko saioan parte hartu. Hala ere, bere taldeak puntua eskuratu zuen. Otsailaren 21era arte ez dira berriro lehiaketan ariko.