Sakanako Askapenatik jakinarazi dutenez, udako brigadetan izena emateko epea martxoaren 30era arteko epea dago zabalik. Aurten “herri boterean oinarritutako Argentina, Uruguay, Venezuela eta Boiliviako prozesuak edo Palestina eta Saharar lurralde okupatuetako erresistentzia borrokak lehen eskutik” ezagutzeko aukera eskainiko du Askapenak. Eta berritasun gida Herrialde Katalanak, Aragoi eta Gaztelako “askapen sozial eta nazionalaren alde borrokan ari diren herriak” ezagutzeko brigadak antolatu dituzten aurten ere.
Erakunde internazionalistak brigaden “esperientzia bizitzera gonbidatu” ditu sakandarrak. “Zurekin batera borrokan ari garen herrion arteko harremanak irunez, mundura zabalduko den sare internazionalista eraikiko dugulako”. Izena emateko brigadak@askapena.org helbidera jo behar da.