Sakandarrak bideen sareen joerei buruzko jardunaldian

Guaixe 2014ko otsailaren 12a

Ilbeltzeko azken egunean Oibarko etnografi museoak bideen sareak sortzen dauden joerei buruzko jardunaldia hartu zuen. Cederna-Garalurrek antolatutako saioan  seinaleztatutako bideak mantentzeko garaian sortzen diren zailtasunak aipatu zituzten. Horrekin batera, bide horiek euren inguruan turismoa, kirola edo komunikazioa sustatzeko duten garrantzia ere aipatu eta ibilbide luzeen balio estrategikoa nabarmendu zuten, Plazaolako bide berdea esaterako. Boluntarioek bideen zabalkundean edo mantenuan egin dezaketen lana eta teknologia berrien aukerak ere aztergai izan ziren. Beste herrialdeetako joerekin batera.

Garalurrek antolatutako topaketan hainbat arlotako ordezkariak izan ziren. Horien artean zeuden Plazaola Partzuergo turistikoko eta Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkariak.