Bilixkorrikoko bardoen txanda

Guaixe 2014ko otsailaren 14a

Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimenean gaur hasiko du bere parte hartzea Bilixkorriko talde sakandarrak. Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Alain Iriarte eta Unai Artieda bertsolariekin batera Maider Ansa aurkezleak eta Artzai Iraurgi ordezkariak osatzen dute taldea. Parean Iruñeko Mirristi Drimtim taldea izanen dute, Xabier Terreros, Unai Uberetagoena eta Asier Saragueta bertsolariek osatua. Gaur, 20:00etan, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean izanen den bertso-merenduan neurtuko dira bi taldeak.

Sakandarren aurkariak aurreko asteburuan Malerreka-Baztango Etxeko Kontuk taldearekin neurtu ziren Zubietan.

Lehen faseko lana
Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria).
Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso.
Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso.
Hamarreko txikian binaka ofizioka hiruna bertso.
Gaia eta oinak emanda habanera doinuan bertso bana.
Objektu bati bertso bana.
Azkena izanen ez den puntua emanda, bertso bana.
Koplak (launa kopla osatu arte).
Zortziko txikian hiru punturi erantzun.
Gaia emanda bi bertso osatu.
Puntukako saioa taldekideen artean (sei bertso osatu arte).
Bukaerako agurra, banaka (ez da puntuagarria).


Segitu sarean
www.bertsozale.com
www.bertsoa.com