Ezkurdia eta Zabaleta, presioa kentzera

Guaixe 2014ko otsailaren 13a

Asteazkeneko material aukeraketa. Argazkia: Aspe.
Atzo egin zuten material aukeraketa Labastidan

Ezkurdiak eta Zabaletak Titinen eta Merinoren kontra jokatuko dute, ostiralean, beltzez pintatutako Labastidako frontoian. 4 puntu dituzte errioxarrek eta 2 sakandarrek. “Arrigorriagan ez nengoen %100ean, aste horretan sukarrarekin egon bainitzen. Gainera, hasieratik gaizki atera zitzaizkigun gauzak eta partida guztia atzetik aritu ginen. Gu kasik txapelketatik kanpo gaude, eta gure onena ematen saiatu behar dugu, ez dugu besterik. Irabaztera atera” adierazi zuen Zabaletak. Ezkurdiak gaineratu zuen txapelketan daudela ahaztu eta ahalik eta hobekien jokatzera aterako direla, “orain arte horrela atera zaizkigulako gauzak hobekien”.
Merinok adierazi zuenez “oso biko indartsu eta esplosiboa izanen dugu zain ostiralean. Erritmo askoko partida izango da”. Ea sakandarrek euren jokoa berreskuratu eta 3. puntua lortzeko gai diren.