Udal hautetsiak tokiko-maparen erreforman parte hartu nahi dute

Guaixe 2014ko otsailaren 13a

Nafarroako Parlamentuan tokiko erakundeen mapa berregituratzeko lantaldea sortua dago. Egun indarrean dagoen toki erakundeek araudia 1990ekoa da, baina egokitu beharra dagoela argi dute hainbat arlotan. Otsailaren 1ean Berriozarren hainbat udal hautetsi bildu ziren eta udal mapa zehazterakoan parte-hartzea sustatzeko eskatu zuten. Han ziren hainbat hautetsi sakandar.

Eskaera hori ostiralean Parlamentuan bertan egin zuten baina UPNk PSNk eta PPk parte hartze prozesu berriak martxan jartzea eragotzi zuten. Orain arte esku artean duten egitasmoaren arabera Nafarroako ipar-mendebalde guztia hartuko lukeen distrituan sartuko litzateke Sakana.