Sakanako UGTk kexu azaldu da udalak kisusgil edo garbiketa deialdietan euskara eskaera egiteagatik. Erabaki horrek hizkuntza ez dakitenak eta mailara iristen ez direnak “diskriminatu” egiten dituela salatu du sindikatuak Nafarroako prentsari egindako adierazpenetan. Udal lanpostuetarako hizkuntza eskakizunak jendaurrean ari diren langileei eskatzea egoki ikusten dute, baina ez behe kategorietako langileei.
Nafarroako Euskararen Legeak tokiko erakundeei lanpostu bakoitzerako hizkuntza irizpideak markatzeko aukera ematen die. Udalek herritarren aurrean euskara zerbitzu hizkuntza erabiltzen dute. Baita lan hizkuntza bezala ere. Horregatik, zehaztu dituzte langile guztiendako hizkuntza perfilak. Jakina, hizkuntza maila altua eskatzen zaio jendaurrean eta agiriekin lan egiten duen langileari. Euskararen ezagutza maila txikiagoa eskatzen da gainontzeko postuetarako.