Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketako 13. jardunaldia jokatu zen ostiralean, ligako azken aurreko jarduna. Racing San Migel talde uhartearrak lidergoa sendotu zuen, Biltokiri 3-6 irabazi eta gero.
Etxarriko Gaztetxie eta Iturmendiren arteko partida lehiatuan, iturmendiarrak nagusitu ziren, 2-3. Eta Auzomotojorikek eta Arbizuk bosna berdindu zuten.
Sailkapenean Racing San Migel da liderra (28 puntu), Auzomotojorik 6 puntura duela (21 puntu). Arbizu da hirugarrena (19 puntu). Atzetik daude Etxarriko Gaztetxie (10 puntu), Iturmendi (9 puntu), Biltoki (9 puntu) eta Bunker (6 puntu). Golegile edo pitxitxi sailkapenari dagokionez, Racingeko Asier Turunbai da pitxitxia (22 gol), Etxarriko Gaztetxeko Jurgi Kintana (20 gol) eta Racingeko Jose Maria Gorriti (16 gol) eta Jesus Angel Alvarez (16 gol) gertu dituela. Bestalde, Arbizu Kirol Taldeko Iñaki Galarza eta Xabi Meuza dira gol gutxienen jaso dituzten atezainak.
Azkena
Larunbatean Futsal txapelketako azkeneko jardunaldia dago jokoan. Racing San Migelek ez du lidergoa jokoan, 6 puntu ateratzen dizkiolako Auzomotojorik taldeari, baina hala ere aipatu bi taldeen arteko lehiak emango du zer esan, Auzomotojorikek eta Arbizuk bigarren postua jokoan dutelako. Arbizuk Etxarriko Gaztetxie izanen du arerio eta Iturmendik Bunker. Hortaz, azken jardunaldiak zeresana emango du. Behin txapelketa bukatuta, titulua erabakitzeko play offak jokatuko dira. Liderra zuzenean sailkatuko da final erdietarako.
13. jardunaldiko emaitzak
Biltoki 3 – Racing San Migel 6
Etxarriko Gaztetxie 2 – Iturmendi 3
Auzomotojorik 5 – Arbizu K.T. 5
Atsedena: Racing San Migel
Hurrengo jardunaldia, azkena
Otsailaren 22an, larunbatean, Uharte Arakilen
16:00etan: Iturmendi – Bunker
17:00etan: Arbizu K.T. – Etxarriko Gaztetxie
18:00etan: Racing San Migel – Auzomotojorik
Atsedena: Biltoki
www.futsalsakana.es
Txapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.