Sakandarrak V. Tuterako Maratoi Erdian

Guaixe 2014ko otsailaren 18a

Jose Javier Maiza 19.a izan zen Antzuolan

Igandean V. Tuterako Maratoi Erdia jokatu zen. Felix Angel Alcalde (1:10:41) eta Amaya Monge (1:23:16) izan ziren garaileak. Probak 21,097 km izan beharrean 20,7 km izan zituen, antolakuntzak ibilbidea neurtzerakoan izandako akatsarengatik, eta horregatik egindako denborak ez dira baliagarriak izango. Mikel Garcia Berdud altsasuarra 57.a izan zen (1:21:27) eta Carlos Manero altsasuarra 276.a (1:32:06).

Maiza 19.a Antzuolan
Igandean II. Antzuolako 8 Miliak proba jokatu zen (13,8 km). Ekaitz Kortazar (1:04:41) eta Leire Fernandez (1:18:29) izan ziren azkarrenak helmugan. Jose Javier Maiza etxarriarra 19.a izan zen (1:14:17) eta Iraitz Senar lakuntzarra 76.a (1:24:23).