Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimenaren bigarren asteburuan, ostiralean, sartu zen lehian Bilixkorriko talde sakandarra. Iruñera joan ziren Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Alain Iriarte eta Unai Artieda bertsolariak Maider Ansa aurkezlearekin eta Artzai Iraurgi ordezkariarekin batera.
Zaldiko Maldiko elkartean merendatu zuten lehenik. Ondoren, 30 bertsozaleren aurrean, Iruñeko Mirristi Drimtim taldeko Xabier Terreros, Mikel Juaniz eta Asier Saragueta bertsolariekin neurtu ziren. Saio bizia izan zen eta sakandarrek puntua eskuratzea lortu zuten. Batetik bat, beraz, Bilixkorrikorendako. Ostiralean, 22:00etan, Etxarri Aranazko gaztetxean Etxeko Kontuk (Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu, Amaia Elizagoien) taldearekin neurtuko dira. Puntua lortzen duenak aurrera eginen du lehiaketan.