Binakako Txapelketako hasierako ligaxka despeditzeko 5 jardunaldi geratzen direnean, emozioa pil-pilean dago, lehiaketan parte hartzen ari diren bikote guztiek dituztelako aukerak finalerdietara pasatzeko. Gaur material aukeraketa eginen dute Binakakoan dabiltzan sakandarrek.
Xala eta Aitor Zubieta Titin eta Merinorekin bilduko dira Iruñean, 11:30ean, Labrit pilotalekuan, larunbateko partidarako pilotak aukeratzeko. Aldiz, Ezkurdiak eta Zabaletak arratsaldean dute hitzordua, 16:00etan, Urdulizen, Aimar Olaizolarekin eta Aretxabaletarekin batera.