Irurtzun eta Altsasuren derbyan, berdinketa

Guaixe 2014ko otsailaren 19a

Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako 7. jardunaldian Irurtzunek banakako partida irabazi zuen eta Altsasuk binakakoa

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko txapelketako 7. jardunaldia jokatu zen. Ohorezko mailako A multzoan, eskuzko modalitatean, Irurtzun eta Altsasu taldeen arteko derbya jokatu zen. Berdinketarekin despeditu zen norgehiagoka. Banakakoan Irurtzungo Armendarizek eta Altsasuko ordezkariak lehendabiziko bi jokoetan berdindu egin zuten (8-10 eta 10-4), eta berdinketa hausteko jokoan 5-2 gailendu zen Armendariz, puntua Irurtzunek eskuratuz. Binakako partidan, aldiz, garaipena Altsasuk eraman zuen, Arrietak eta Peñasek Ongay eta Mitxelena menpean hartu eta gero (10-8 eta 10-2).