Sakandarrik ez Arcon

Guaixe 2014ko otsailaren 19a

Gaur zabaldu ditu ateak Arcok, Arte Garaikidearen Madrilgo Nazioarteko Azokak. Igandera arte makina bat bisitari hartzea espero da. 33. edizioan 23 herrialdeetako 219 galeria daude Ifema erakustazokan. Madrilera joan diren galeristek aurten ez dute sortzaile sakandarren lanik eraman.