Hasi da abiadurako irristaketa txapelketen denboraldia. Sakana Irristaketa Klubeko entrenatzaile Juli Acebesek adierazi digunez, irristalari sakandarrak lan ederra egiten ari dira kategoria guztietan, txikienetatik hasita helduenetara. “Oso ongi hasi dira. Lehen postuetan sailkatu dira banakako lasterketatan eta baita taldekakoetan ere. Oso lan ona egiten ari dira eta ea horrela jarrraitzen duten” aipatu du Acebesek.