Aurrera doa Euskal Herriko eskubide sozialen kartaren erredakzioa

Guaixe 2014ko otsailaren 20a

Martxoaren 6ra arte, ostegunero, gai bat landuko da. Gaur, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxean lanari loturiko eskubideak landuko dituzte

Langile-klasearen eta herritar-sektore zabalen (gazte, adineko, emakume, etorkin, maila funtzional ezberdineko pertsonak…) helburu eta aldarrikapen sentituenak jaso nahi dituzte Euskal Herriko eskubide sozialen kartan. Eskualdez eskualde idatzi hori aberasteko ekarpenak egiteko dinamikak aurrera eramaten ari dira. Sakanan Ostegun Sozialak izena hartu dute. Hilaren 6tik, martxoaren 6ra, bost ostegunetan, beste horrenbeste arlo landuko dituzte. Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen lehen Asanbladak sustatu du Euskal Herriko eskubide sozialen kartaren erredakzioa.

Egitaraua
Lurralde eta ingurumen eskubideak
(Lurraldearen berrantolaketa soziala, ingurumen eskubideak, elikadura burujabetza)
Otsailaren 20an, ostegunean Olatzagutiko kultur etxean.
 
Lanari loturiko eskubideak
(Lanaren banaketa, enplegu duin eta kalitatezkoa edukitzeko eskubidea. Indarkeria gabeko bizimodu aske bat emakumeendako)
Otsailaren 27an, ostegunean, 19:00etan Altsasuko Gure Etxea eraikinean.

Hizkuntza eskubideak, jatorri aniztasuna, eskubide kulturalak, aniztasun sexuala, parte hartzea
Martxoaren 6an, ostegunean, 19:00etan Lakuntzako udaletxean.