Andoain-Plazaola Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2014ko otsailaren 21a

Plazaolako ibilbide berdea.
Igandean goizeko 7:00etan aterako da autobusa Olaztitik

Sakanako Mendizaleak taldeak iganderako, otsailaren 23rako, Andoain-Plazaola mendi ibilbidea antolatu du. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Olaztitik eta Sakana guztian barna geldialdiak eginen ditu, mendizaleak jasotzeko. Izena ematea ohiko tokietan egin behar da, herrietako mendi arduradunei esanez edo 639 11 76 31 telefonora hots eginez.