Lagun Artea B-k 2-1 irabazi zion Etxarriri eta Altsasuk ez zuzen punturik ekarri Iruñetik

Guaixe 2014ko otsailaren 24a

Erregional maila. 4. multzoa. 22. jardunaldia: Lagun Artea B 2 – Etxarri 1 / Errotxapea 3 – Altsasu 2

Lagun Artea B eta Etxarriren arteko partidan, 10. minuturako Enekok Lagun Artea B aurreratu zuen. Partidan ez zen dominatzaile argirik izan, baina Etxarri saiatu zen eta 60. minutuan Urkiak bana berdintzea lortu zuen. Arbitroak Etxarriko Urko atezainari txartel gorria atera zion, area kanpotik baloia eskuarekin gelditzeagatik, eta falta Anderrek asmatu zuen, bigarren gola sartuz. Etxarrik berdintzeko ahalegin asko egin zituen, baina Lagun Artea B-ren defentsa sendoagatik ezin izan zuen lortu eta 3 puntuak Lagun Artea B-rendako izan ziren.

Altsasuk ezin izan zuen Iruñetik punturik ekarri. Lehen zatian Arrotxapea eta Altsasuren arteko lehia oso borrokatua izan zen. Bi taldeek aukerak izan zituzten baina atsedenaldira golik sartu gabe iritsi ziren. Bigarren zatian Arrotxapea aurreratu zen, baina Mariok berdintzea lortu zuen. Handik gutxira 2-1 aurreratu zen Arrotxapea. Davidek berdintzea lortu zuen, baina 83. minutuan Arrotxapeak 3. gola sartu zuen eta markagailua ez zen gehiago mugitu. Pena handiarekin, Altsasuk ez zuen punturik lortu.

Lekunberriko Beti Kozkorrek jarraitzen du lider (46 puntu). Lagun Artea B 5.a da (35 puntu), Altsasu 7.a (29 puntu) eta Etxarri Aranatz 15.a (16 puntu).