Igandean I. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa jokatu zen (14 km). Helmugara iritsi ziren 359 mendi korrikalarien artean Iker Oliveri izan zen azkarrena (1:07:26). Jose Javier Maiza etxarriarra 20. postuan iritsi zen helmugara (1:17:01).
Bestalde, Ormaiztegik 8. Sahararen aldeko lasterketa hartu zuen igandean. 255 korrikalarik osatu zuten proba eta Gorka Satrustegi izan zen azkarrena (32:49). Raul Audikana olaztiarra 27. postuan sartu zen (37:48).