Larunbatean Mungiako VI. Duatloia jokatu zen, distantzia esprintean (5 km korrikan, 21 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). Oier Ariznabarreta izan zen azkarrena (59:49). Sakana Triatloi Taldeko 3 kide lehiatu ziren eta emaitza oso onak lortu zituzten. Sergio Garcia de Eulate altsasuarra 15.a heldu zen helmugara (1:01:19) eta Juan Luis Maiza 37.a (1:03:50). Etxarriarra beteranoen sailkapenean bigarrena izan zen. Bere seme Iñigo Maizak lan bikaina egin zuen, 127.a iritsi baitzen helmugara (1:11:29), probako lehen kadetea.