Udalbiltzak euskal herritartasuna sustatuko du

Guaixe 2014ko otsailaren 25a

Larunbatean egindako bilkuran Udabiltzak, aurten, euskal ikurrak, Euskal Herritartasun agiria eta Interneteko euskal domeinua ardatzak sustatzea erabaki zuen. Udalbiltzako hautetsien artean prozesu bat zabaldu da martxoaren 10era arte, ardatz horiek garatzeko ekarpenak egin ditzaten. Asmoa da martxo akaberatik udaletxe, hiri eta herrietan dinamikak gauzatzen joatea. Aurretik Udalbiltzaren lehentasuna izan da lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa. Larunbateko bilkuran Arbizuko alkate Miren Mendinueta, Etxarri Aranazko alkate Joxi Bakaikoa eta Altsasuko alkate Garazi Urrestarazu eta Asun Fernandez de Garaialde zinegotzia izan ziren.