Urko Aristi Tokikom-eko buru

Guaixe 2014ko otsailaren 25a

Euskarazko tokiko hedabideak biltzen dituen elkarteak aurten lanean ari direnak saretu eta proiektu berriak iragarri ditu Iruñerrian eta Nafarroako Mendialdean

Larunbatean egindako batzarrean zuzendaritza berritu zuen Tokikom-ek, tokiko hedabideen bateraguneak. Bertako kide dira Sakanako euskarazko hedabideaik, Guaixe eta Beleixe. Elkartearen lehen bi urteetan presidente izan den Mikel Irizarrek Urko Aristi kazetariari utzi zion lekukoa. Gainera, Tokikomen administrazio kontseilua 8 kide izatetik 12 izatera pasa da.

Batzarrean aurreneko bi urteen errepasoa egitearekin batera aurrera begirako urratsak ere aipagai izan ziren. Aurtengoa Tokikom sendotzeko urtea izanen da. Fase berrian Tokikom-ek bere plataforma hedatuko du toki komunikabideen bateratzea eta eraginkortasuna areagotzeko, alde batetik, eta, bestetik, herritarrak eta gizarte erakundeak aktibatzea informazioaren sortzaile izateko.

Tokikom-ek aurreikusi du aurten beste bospasei eskualdetako agerkariak martxan jartzea. Horien artean Iruñerria eta Nafarroako Mendialdea daude. Sortuko diren agerkari digital berriak eta dagoeneko martxan direnak elkarrekin saretuko ditu Tokikom-ek: “txikien baturatik emaitza handiak lortu daitezkeelako”. Bestalde, aurten bertan Xaloa telebistak euskarazko emisioak hasiko ditu eta haren inguruan proiektua sendotu nahi du Tokikom-ek.