Bilboko foroaren kontra egiteko deialdiak

Guaixe 2014ko otsailaren 27a

Astelehenean Sakanatik autobusa abiatuko da, ohiko tokietan eman daiteke izena

Foro Global España 2014 gailurrean elkartuko dira munduko enpresa eta finantza erakunde nagusien ordezkariak astelehenean. ICEXek eta Esportatzaile eta Inbertitzaile Espainiarren Klubak sustatu dute foroa eta aztertu nahi dute ekonomiaren nazioartekotzeak hazkunderako ematen dituen aukerak.

Guggenheim museoko bilkuran, besteak beste, Nazioarteko Moneta Funtseko, ELGA garapen antolakundeko eta Europako Batzordeko hainbat ordezkari, Eurotaldeko eta Europako Inbertsio Bankuko presidenteak, Mariano Rajoy, Iñigo Urkullu eta hainbat multinazionalen exekutiboak bilduko dira.

“Troikari eta bere lagunei” ongi etorria egiteko mobilizazio ugari antolatu dituzte eragile sozialek. Krisiaren aitzakiarekin herritarren eskubideetan egin dituzten murrizketak salatu eta bestelako gizarte eta ekonomia eredu baten aldeko aldarrikapena eginen dute.

Egitaraua
Otsailak 28, ostirala
11:00etan Krisia eta gizarte errealitatearen inguruko beste begiradak mahai-ingurua. Sarrikon, Hegoa Institutuak antolatua.

Martxoak 2, igandea.
12:00etan, Jesusen Bihotzetik hasita manifestazioa, CCOO, UGT eta USO.
15:00etatik 19:00etara EHBilduren nazioarteko topaketak, Zabalguneko merkatuan. Hizlariak: Syriza (Grezia), Sinn Fein (Irlanda), Bloco de Esquerda (Portugal), UDB (Bretania), Sinistra Ecologia Liberta (Italia), Die Linke (Alemania), BNG

Martxoak 3, astelehena
10:00etan Zutabeak aterako dira Jesusen Bihotzetik eta Arriagatik Guggenheimera.
16:30ean Mertxe Larrañaga (EHUko irakaslea), Yayo Herrero ( Madrilgo antropologo sozial eta kulturala, ekologista aktibista) eta Iñaki Moreno (Karta Sozialaren talde sustatzaileko kidea) hitzaldiak. EHUko Paraninfoan.
19:00etan Manifestazioa Euskadi Plazatik abiatuta (Iberdrola Dorrearen ondoan).