Nafarroako Txirrindularitza Federazioak 2014 denboraldirako antolatutako txirrindularitza txapelketak eta probak hastear daude. Aurten, nobedade moduan, Itaroa Txirrindularitza Torneoa sortu da. Torneo honek modalitate eta kategoria bakoitzean txirrindulari onenak zeintzuk diren erabakiko du, sailkapen orokorra sortuz. Urte bukaeran modalitate eta kategoria bakoitzeko onenek saria jasoko dute.
Sakanan 8 lasterketa jokatuko dira denboraldi honetan.
Asteburuko probak
Martxoaren 2an, igandean, Villatuertak juniorren mailako 31. San Veremundo Zirkuitua lasterketa hartuko du, 11:00etan (77,6 km). Tartean, Burunda Txirrindularitza Kluba eta Aralar Txirrindularitza Klubeko txirrindulariak izango dira. Igandean ere master mailako lasterketa jokatuko da Fiteron. Masterrek larunbatean hasi zuten aurtengo egutegia, Tafallan. Afizionatuek 2 proba dituzte. Larunbatean, Ereñon, Lehendakari Torneorako baliagarria den bigarren proba jokatuko da, 15:30ean (67,7 km), eta igandean Kantabriako Kopa.