Tolosako inauterietako astelehenean, gaur jokatuko dute Binakako hasiera ligaxkako 11. Jardunaldiko partida pilotari sakandarrek, 16:30ean hasiko den jaialdian.
Ezkurdiak eta Zabaletak Xala eta Zubieta izango dituzte arerio eta sakandarren arteko derbya hil ala bizikoa izango da. Galtzetik datoz bi bikoak eta jokoan dagoen puntua berebizikoa da biendako. Aukera nimiñoena izaten jarraitzeko irabazi beharrean daude Ezkurdia eta Zabaleta. Are gehiago, Berasaluze eta Albisuk Titin eta Merino irabazi dituztela kontuan hartuta, gaur irabaztera behartuta daude sakandarrak. Bestalde, errioxarren hanka sartzearen ondoren, irabaziz gero alde polita aterako lukete Xalak eta Zubietak, eta irabaztera derrigortuta daude.
Hortaz, lehia oso estua espero da gaur Tolosan. Bihotza erdibituta, onenak irabazi dezala.
ETB1, zuzenean
Partida zuzenean eskainiko du ETB1-ek.