Futsal Sakana 2013-2014 areto futbol txapelketako 14. jardunaldia eta azkena jokatu eta gero, titulua erabakitzeko play offetan murgildu da orain txapelketa. Txapelketako liderra izan den Racing San Migel talde uhartearra zuzenean play offetarako final erdietarako sailkatu da. Asteburu honetan play offetako final laurdenak jokatuko dira.
Ostiralean play offetako final laurdenetako partida bat jokatu zen, Auzomotojorik eta Bunkerren artekoa. Partida bikaina eskaini zuten bi taldeek, eta parez-pare aritu ziren. Auzomotojorik izan zen aurreratu zena, baina Bunkerrek ez zuen behera egin eta bina berdintzea lortu zuten berehala. Auzomotojorik berriro aurreratu zen baina lehen zatia bukatzear zegoela hirura berdindu zuen Bunkerrek. Bigarren zatian bi taldeek aukerak izan zituzten eta golak bata bestearen atzetik etorri ziren. Azkenean, 9-4 irabazi zion Bunkerrek Auzomotojorik taldeari.
Txapelketako azken jardunaldiko emaitzak
Iturmendi 7 – Bunker 9
Arbizu K.T. 7 – Etxarriko Gaztetxie 9
Racing San Migel 10 – Auzomotojorik 5
Atsedena: Biltoki
Sailkapena
1.Racing San Migel (34 puntu). 2.Auzomotojorik (25 puntu). 3. Arbizu (19 puntu). 4.Etxarriko Gaztetxie (13 puntu). 5.Biltoki (12 puntu). 6.Iturmendi (9 puntu). 7.Bunker (9 puntu)
Play offak
Final laurdenak
-2. sailkatua, Auzomotojorik 4 / 7. sailkatua, Bunker 9
-3. sailkatua, Arbizu / 6. sailkatua, Iturmendi (jokatzeko)
-4. sailkatua Etxarriko Gaztetxie / 5. sailkatua Biltoki (jokatzeko)
www.futsalsakana.es
Txapelketako informazio guztia, kronikak barne. Facebook eta twitter sare sozialetan ere.