Aurretik desfibriladoreak erabiltzeko titulua atera dutenek jakin dezatela arautegi berriak 2 urtetik behin birziklatze ikastaro bat egitea eskatzen duela, lortutako desfibriladore titulua mantentzeko. Horrela, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bitartez, titulua daukaten guztiei 4 orduko ikastaroa eskainiko die Sakanan bertan, martxoaren 21ean, arratsaldez, 16:30etik 20:30era.
Izena emateko
Izena emateko Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots egin behar da martxoaren 17a baino lehen (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).