Altsasu eta Irurtzun ongi Kluben Artekoan

Guaixe 2014ko martxoaren 5a

Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako 9. jardunaldian Altsasu-Paz Zigandak eta Titin III.a-Irurtzunek berdindu egin zuten.

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko txapelketako 9. jardunaldia jokatu zen. Ohorezko mailako A multzoan, eskuzko modalitatean, Altsasuk eta Paz Zigandak berdindu egin zuten. Banakakoan Altsasuko Onsalo lesionatu egin zen eta partida bertan behera geratu zen, garaipena Paz Zigandako Rekaldek lortuz. Eta binakakoan, Arrita-Peñasek (Altsasu) 6-10, 10-9 eta 5-0 hartu zituzten menpean Paz Zigandako Zuasti-Pina.
Bestalde, Irurtzunek Logroñon jokatu zuen Titin III.a taldearen kontra. Armendarizek 10-3 eta 10-6 irabazi zion Errioxako ordezkariari eta binakakoan errioxarrek menpean hartu zituzten Ongay eta Mitxelena (10-9 eta 10-8).
Asteburuan txapelketako hasiera ligaxkako 10. eta azken jardunaldia jokatuko da. Paz Zigandaren kontra ariko da Irurtzun, eta Altsasuk Oberena izango du arerio.