Bestalde, Altsasuko enplegu bulegoan sinatu diren 392 kontratuetatik 22 besterik ez dira mugagabeak izan.
Nafarroa
Langabeziak otsailean %0,15eko jaitsiera izan du Nafarroan, ilbeltz akaberan baino 81 pertsona gutxiago zeuden enplegu bulegoetan izena emanda. Guztira 53.082 nafar dira lan bila ari direnak. Pasa den urtearekin alderatuta 3.442 langabetu gutxiago dira (%6,09). Sexuei dagokienez, 27.414 emakumezko daude langabezian (% 0,43 gehiago). Gainontzeko 25.668ak gizonezkoak dira (%0,77 gutxiago).
Krisia hasi zenetik aurrenekoz otsailean langabezia jaitsi izana orain arteko joerarekin hausten duela esan du Isabel Garcia Malok, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak. Gaineratu du pasa den urtearekin alderatuta bosgarren hilabetea jarraian dela langabezia gutxiago dagoela Nafarroan. Nahiz eta aitortu duen langabezia tasa handia Nafarroako arazo handiena dela.