Fiskalak jaitsi egin ditu 35/02 auziko zigor eskaerak

Guaixe 2014ko martxoaren 6a

Bost hilabeteren ondoren aurki despedituko da 35/02. 36 euskal herritarren eta 110 herriko taberna edo elkarteren kontrako epaiketa egiten ari dira Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Herriko tabernen bidez ETA finantzatzea leporatzen diete. Fiskalak ondorioen txandan auzipetuei hasieran eskatzen zien zigorra jaitsi egin du. Juan Kruz Aldasorori 10 urteko espetxe zigorra 4 urte eta erdikoagatik aldatu dio. Jaione Intxaurragarendako zigor eskaera, berriz, 8 urtetik 2 urte eta 2 hilabetera pasa du.

Bederatzi auzipeturi karguak kendu dizkie fiskalak. Biren kasuan bat egin dute fiskaltzaren eskaerarekin AVTk eta Dignidad y Justiciak eta haiek absolbitu egin ditu epaileak. Guztien absoluzioa eskatu duena defentsa izan da.