Xabierko San Frantzikoren ohoretan egiten den Graziaren Bederatziurrena asteartean hasi zen eta heldu den asteazkenean despedituko da. Eta horrekin batera iritsi da sainduaren sortetxera erromesaldiak egiteko garaia, Xabieraldiak. Fededunek euren kristau bizitza berrituko dute, Kristo konektatu, ibiltzeko bide bat leloari segituz.
Aurreneko Xabierraldia igandean izanen da. Gurutze-bidea 8:00etan abiatuko da Zangozatik eta 10:00etan izanen da meza Xabierren. Aurtengo berritasuna bihar 17:00etan Xabierren bertan erromesei eginen zaien harrera meza da. Bigarren Xabierraldia, martxoaren 15ean izanen da. Zangozatik gurutze-bidea 15:00etan abiatuko da eta 17:00etan izanen da meza. Bitartean eta Graziaren Bederatziurrenaren barruan, Sakana hartzen duen Mendialde bikariotzako hainbat kristau asteartean Xabierren izan ziren.