Sakandarrak Lilatoian

Guaixe 2014ko martxoaren 11

Lilatoian aritu ziren korrikalari sakandar batzuk.
Mari Gwen Davies urdiaindarra izan zen lehen sakandarra

Emakume sakandarrak Lilatoian
1.Izaro Rubio: 17:58
43.Mari Gwen  Davies: 22:03
159.Isabel Pozueta: 24:47
257.Miren Berastegi: 25:51
407.Maitane Txueka: 27:37
673.Nerea Berastegi: 29:14
1142.Katrin Ginea: 31:20
1143.Itziar Razkin: 31:20
1252.Jaione Mendinueta: 31:46
1253.Idoia Sanzol: 31:46
1435.Mari Jose Lopez: 32:25
1553.Orreaga Zubeldia: 32:44
1265.Aizaga Zeberio: 34:07
2328.Anttoni Petriati: 35:14
2854.Idoia Lazkoz: 37:17


Igandean 15 urte bete zituen Lilatoiak, Donostiako emakumeen lasterketa herrikoiak. Inoiz baino arrakastatsuagoa izan zen proba, 3.150 emakumezkok osatu baitzituzten probak zituen 5 kilometroak. Azkarrena Izaro Rubio ordiziarra izan zen (17:58). Makina bat sakandarrek parte hartu zuten proban, eta azkarrena Mari Gwen Davies urdiaindarra izan zen (22:03). Arbizuko taldetxo bat ere aritu zen, azken egun hauetan Juantxu Zabalaren laguntzarekin entrenatzen aritu dena. Ea larunbatean Altsasuko proban korri egitera animatzen diren!