Sakana Triatloi Taldeak 2014ko denboraldiaren aurkezpena eginen du larunbatean, 11:00etan, Altsasuko Zelandi kiroldegian. Batetik, klubeko kideen aurkezpena eginen da, eta, bestetik, martxoaren 22an Altsasun eta martxoaren 29an Arbizun jokatuko diren duatloi probak aurkeztuko dira.
Sakanako probetan izena emateko
Martxoaren 22ko Altsasuko duatloian eta martxoaren 29ko Arbizuko duatloian izena emateko www.navarratriatlon.com web orrian egin behar da izena ematea.
Iñaki Gallego Basaurin
Basauriko 18. Duatloian (6,2 km korrika, 19,9 km bizikletan eta 2,9 km korrikan) Oier Ariznabarreta (1:04:38) eta Ana Casares (1:17:50) izan ziren azkarrenak. Sakana Triatloi Taldeko Iñaki Gallego 159.a izan zen (1:31:31).