Sakana Motorsportek igandean Jaurrietako I. Neguko Rallysprinta antolatu behar zuen, elur gaineko lasterketa, baina proba bertan behera uztea erabaki dute, elurra ez dagoelako. Sakana Motorsportek antolatuko duen hurrengo lasterketa maiatzaren 24an jokatuko da, II. Olazti Rallysprinta hain zuzen ere.