Asteburuan Binakako hasierako ligaxkako 13. Jardunaldia jokatuko da, azkenaurrekoa, eta gaur pilota aukeraketa egitea egokitu zaie sakandarrei. Goizeko 11:30ean Labriten bilduko dira Xala-Zubieta eta Irujo-Barriola, larunbatean bomboneran jokatuko duten partida prestatzeko. Eta, arratsaldean, Ezkurdia-Zabaleta eta Oinatz Bengoetxea ordezkatuko duen Saralegi eta Zabalaren txanda izango da. Laukotea Bergaran bilduko da, ostiralean jokatuko duten partidako pilotak hautatzera.