Altsasu eta Irurtzun finalerdietara

Guaixe 2014ko martxoaren 12a

Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako finalerdietan, banakako eskuz eskukoan Irurtzun eta Paz Ziganda lehiatuko dira eta binakakoan Altsasu eta Irurtzun

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko txapelketako 10. jardunaldia jokatu zen, klasifikazio faseko azken jardunaldia. Ohorezko mailako A multzoan, eskuzko modalitatean, Irurtzunek Paz Zigandari irabazi zion. Banakakoan Armendarizek 10-9 eta 10-7 irabazi zion Rekalderi, eta binakakoan Ongai-Bergerak 4-10, 10-1 eta 5-2 gailendu ziren Zuasti-Pinaren aurretik. Altsasu ere Oberenari gailendu zitzaion. Onsalok 10-1 eta 10-6 hartu zuen menpean Vidan, eta Arrieta-Peñas Diaz-Iturriagaren gainetik pasa ziren (10-0 eta 10-4).

Horrela, banakako finalerdietarako txartela lortu dute Irurtzunek eta Paz Zigandak, eta binakakorako Altsasu eta Irurtzun sailkatu dira.

GRAVN txapelketa hasiko da
Asteburuan hasiko da 2014ko GRAVN txapelketa, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta aurten Iparraldeko selekzioa ere biltzen dituen txapelketa. Nafarroako selekzioa Gipuzkoaren kontra ariko da lehen jardunaldian, Nafarroako pilotalekuetan. Nafarroa da txapelketa irabazteko selekzio faboritoa, baina Gipuzkoak iaz gauzak oso zail jarri zizkion.