Otxoak eta Irigoienek hasi dute denboraldia

Guaixe 2014ko martxoaren 13a

Rural Kutxa BTT Kopako probetan ariko dira, 23 urtez azpiko mailan

Igandean Rural Kutxa BTT Kopako baliagarria den lehen proba jokatu zen, Izkuen. Patxi Zia izan zen jaun eta jabe (1:44:24), Migel Sanzoli 3 minutu luze aterata (1:48:04). Izurdiagako Mikel Otxoa 26.a izan zen helmugan (2:04:57), 23 urtez azpiko sailkapenean hirugarrena, eta Mikel Irigoien uhartearra 55.a (2:06:19), 23 urtez azpikoan seigarrena.