Pilotari sakandarrek materiala aukeratu dute

Guaixe 2014ko martxoaren 13a

Ezkurdia-Zabaletak eta Xala-Zubietak astebururako materiala hautatu zuten atzo

Astebururako Binakako ligaxkako 13. jardunaldirako materiala aukeratu zuten atzo pilotari sakandarrek. Xala-Zubietak Irujo-Barriolaren kontra jokatuko dute larunbatean Labriten. Lapurtarrak eta etxarriarrak 105,2, 105,8 eta 105 gramoko pilotak hautatu zituzten.
Bestalde, Bergaran, Ezkurdia eta Zabaleta eta Oinatz Bengoetxea ordezkatuko duen Ekaitz Saralegi eta Ibai Zabala bildu ziren. Sakandarrek 105,9, 106,8 eta 104,4 gramoko pilotak aukeratu zituzten.