Lau baso ordenazio planetarako laguntzak

Guaixe 2014ko martxoaren 13a

Nafarroako Gobernuak gaur egindako bilkuran Arakil, Irurtzun, Irañeta eta Urbasako basoen ordenazio planen erredakziorako diru saila onartu du.

Aipatu planak 2007-2013 Nafarroako Landa Garapen Programakoak dira. Haien bidez basoen erabilera eta aprobetxamendu arautuak lortu nahi dira, beti ere, natura baliabideen kontserbazioarekin bat datorrena.

Arakil, Irurtzun eta Irañetako planaren erredakziora Nafarroako Gobernuak 58.820 euro bideratu ditu. Urbasakorako, berriz, 102.921 euro. Guztira ibarreko bi planetarako 161.741 euro dira.