Sakanako Ikastolen Mendi Taldeak iganderako txango ederra antolatu du, etxeko txikiekin batera egitekoa. Etxarriko ikastolan goizeko 9:30ean jarri dute hitzordua, igandean, eta handik Lekunberrira joango dira. Plazaolako ibilbidetik zehar 6 km-ko txangoa egitea da proposamena, pista bideetatik. Ondoren bazkaria egingo da Arruazuko ostatuan (helduek 17 euro eta haurrek 7 euro). Bazkaltzera joan nahi duenak, aldez aurretik izena eman beharko du ikastolan ostiral eguerdia baino lehen. Jakina denez, guraso edo helduren bat izan beharko da ume bakoitzaren arduraduna.
Ziga-Lantz Sakanako Mendizaleekin
Sakanako Mendizaleak taldeak mendi ibilbide polita antolatu dute iganderako, Baztango Zigatik Lantzera bitartekoa. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Olaztitik eta Sakanako herrietan geldialdiak eginen ditu. Izena emateko ohiko tokitan edo 639 11 76 31 telefonoan.