Duela dozena bat urte abiatutako sumarioko epaiketa lastailaren 17an hasi zen eta bost hilabeteren ondoren atzo epaiaren zain gelditu zen. Espainiako Auzitegi Nazionalean 35/02ko sumarioan herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea leporatuta 32 euskal herritar epaitu dituzte Madrilen. Haien artean zeuden Juan Kruz Aldasoro eta Jaione Intxaurraga.
Fiskaltzak hasierako eskaera aldatu eta etxarriarrarendako 10 urteko espetxe zigorra eskatzetik 4 urte eta erdi eskatzera pasa da. Urdiaindarrarendako zigor eskaera, berriz, 8 urtetik 2 urte eta 2 hilabetera pasa du. AVTk eta Dignidad y Justiciak akusazioek eskaerei eutsi diete eta abokatuek auzipetu guztien absoluzioa eskatu du akusazioak probatu ez direla argudiatuta.
Gainera, 110 herriko taberna ere epaituko dituzte “erantzule zibil” izatea egotzita eta haiek jabetzak hartzeko nahia argi gelditu da epaiketan. Baltasar Garzonen aginduz itxi zuten 2002ko agorrilaren 26an Altsasuko Herria Eginez elkartea. Haren buru zen Juan Manuel Alzelai altsasuarra lehen saioan izan zen Madrilen.