Xabierra, bigarrenez

Guaixe 2014ko martxoaren 14a

Martxoko bigarren asteburuarekin batera, bihar, eginen dute makina bat erromesek Xabierko bidea. Pasa den igandean askok eta askok egin zuten moduan berriro ere jende ugarik eginen du gaztelurako bidea saindua gurtzeko. Kristo konektatu, ibiltzeko bide bat leloa dute aurtengo Xabierraldiek. Zangozatik gurutze-bidea bihar 15:00etan abiatuko da eta 17:00etan izanen da meza. Graziaren Bederatziurrenaren barruan, bestalde, Sakana hartzen duen Mendialde bikariotzako hainbat kristau asteartean Xabierren egon ziren.