Baztan B taldeari 1-2 irabazi zion Lagun Artea B-k Elizondon. Baztanek akaso gehiago dominatu zuen eta garaipenagatik asko borrokatu zuen, baina Lagunek Baztanek baina hobe probestu zituen bere aukerak eta Rekalderen bi golei esker 1-2 gailendu zen.
Altsasuk eta Zizurko Ardoik Dantzalekun jokatutako partida oso polita eta lehiatua izan zen eta Altsasuk landutako eta merezitako garaipena lortu zuen. Ardoi izan zen markagailuan aurreratu zena, baina bigarren zatian altsasuarrak adi egon ziren, gol aukera politak sortu zituzten eta euren lanaren fruitua lortu zuten: Borregaren golari esker berdinketa eta Mikelin gol politarekin garaipena.
Aldiz, Universidad de Navarrak eta Etxarrik Iruñean jokatutako partida ez zen ona izan. OPUSekoek baloiaren jabetza izan zuten eta partida dominatu zuten hasieran, baina Etxarrik lortu zuen markagailua mustutzea, Asierrek 35. minutuan sartutako gol bati esker. Bigarren zatian zoria kontra izan zuen Etxarrik, errebote baten ondorez Etxarrik bere atean gola sartu baitzuen, OPUSekoek berdinduz. Bi taldeak garaipena lortzen saiatu ziren, eta nahiz eta Etxarrik aukera izan, markagailua ez zen gehiago mugitu.
Beti Kozkorrek jarraitzen du erregional mailako 4. multzoko lider. Lagun Artea B 3. Postura igo da (42 puntu). Altsasu 9.a da (32 puntu) eta Etxarri Aranatz 15.a (20 puntu). Hurrengo jardunaldian Lagun Artea B-k San Jorge du arerio, Kirol Sporten kontra ariko da Altsasu eta Etxarrik Valle de Egües hartuko du.