Felix Benjumea 40.a Oñatiko Duatloian

Guaixe 2014ko martxoaren 18a

Felix Benjumea 2013ko Arbizuko duatloiko helmugan.
Sakana Triatloi Taldeko 5 duatleta lehiatu ziren Oñatin

271 duatletek hartu zuten parte Oñatiko Duatloian. Guztiek 10 km korrikan, 40 km bizikletan eta 5 km korrikan osatu behar egin zituzten. Irabazleak Guuillaume Ducasse (1:54:41) eta Maider Gaztañaga (2:08:12) izan ziren. Sakana Triatloi Taldeko 5 duatleta aritu ziren eta azkarrena Felix Benjumea altsasuarra izan zen, helmugara 40.a heldu eta gero (2:03:18). Juan Luis Maiza 50.a izan zen (2:04:12), Javier Borrega 64.a (2:05:52), Isidro Asurabarrena 116.a (2:11:01) eta Juantxo Azurmendi 204.a (2:25:35).