Asteburu honetan Espainiako Kluben Arteko Ohorezko Mailako Txapelketako bukaerako fasea abiatuko da Zaragozako Estadio Miralbueno El Olivar frontoian. Ostiralean buruz buruko finalerdiak jokatuko dira, 17:00etan hasita. Irurtzun Najerinoren kontra ariko da eta Paz Ziganda San Atilanoren kontra. Ondoren binakako finalerdien txanda izango da. Altsasuk Pelota Madrid izanen du arerio eta Huartek Irurtzun. Final handiak igandean jokatuko dira.